1500 milioi pertsonek gehiegizko pisua dute, eta horietatik 600 milioik obesitatea. Zientifikoki frogatuta dago diabetesa, arazo kardiobaskularrak, zenbait minbizi… garatzeko arrisku handiagoarekin loturik dagoela. Gainera guzti honi, osasun sistema publikoan suposatzen duen kostu ekonomiko handia, bai eta ingurumenean eta gizartean duen eragina gehitu behar diogu.
Zoritxarrez, obesitatea beti oso erredukzionista den oreka energetikoaren teoriatik bideratu da. Hobeto azalduko naiz. Teoria honen arabera, irensten diren kaloriak erre edo metatu ditzakegu. Hau da, balantza energetikoa beti dago pisua handitu, murriztu edo mantentzeko jomugan. Beno ba hau ez da horrela ematen:
- Gastatzen duguna baino gehiago jaten badugu, gizendu egingo gara.
- Gastatzen duguna baino gutxiago jaten badugu, argaldu egingo gara.
- Gastatzen dugun gauza bera jaten badugu, pisuari eutsi egingo diogu.
Horrela ikusita zentzua duela dirudien arren, ikerketa zientifiko eta erreal asko daude teoria honen kontra, gorputzak horrela funtzionatzen ez duela frogatzen dutenak. Zu zeu edo zure ingurukoren bat pisu galera prozesu batean egon bazara, ikusiko zenuen pisu galera edo gorputzeko-gantzaren % galtzea ez dela “plater gutxiago eta zapata gehiago” esaldiak dioen bezain erraza.
Kalorietan berdinak eta makronutriente banaketan desberdinak diren bi dieta alderatzen baditugu, karbohidrato kantitate altuagoko dieta jarraitu duten pertsonek errazago gizendu dutela ikusi da, beste dieta jarraitutako taldearekin alderatuta. Makronutrienteen banaketak garrantzi handiagoa du, mundu guztiak supermerkatuan produktu bat erosterakoan erreparatzen dion kaloria kantitateak baino.
Beste era batera azalduta, 1 kcal kcal 1 bada, eguneroko ariketa fisikoa handiagotuz gero, argaldu egingo ginateke nabarmen, baina ez da horrela gertatzen. Beraz, artikulu hau idaztearen helburua, gure buruan sartuta dugun teoria hain erredukzionista eta sinplista hau burutik kentzea da. Benetan espero dut.
Denborarekin, gaia gehiago ikertu da, eta gaur egun hormonen teoria garrantzi handiagoa hartzen ari da. Alemaniako zientzialari talde baten eskutik, obesitatean gantza gorputzeko gune jakin batzuetan pilatzeak, hormona eta sistema endokrinoaren funtzionamendu desegokiarekin zerikusia zuela ikusi zen.
En los años 60, Doctores Berson y Yallow, demostraron que la ingesta de alimentos produce la liberación de la insulina por el páncreas que, entre otras funciones, se encarga de almacenar grasa en el tejido adiposo. Nuestro tejido adiposo tiene una función endocrina muy fuerte, que es capaz de liberar la hormona llamada Leptina que viaja al cerebro a través de la sangre e informa de que hay suficiente grasa en el cuerpo, que no necesitamos almacenar más energía y que debe dar la señal de dejar de comer.
Arazoa da intsulina kronikoki eta denbora luzean (hiperhintsulinemia) goratzen bada, Leptinaren ekintzarekiko erresistentzia garatzera eramango gaituela, eta ondorioz, garunean asetasun-seinalea sortzeko gaitasuna galduko dela. Hori dela eta, garunak uste izango du ez dela behar adina energia metatzen, eta gorputzak jarduera fisikoa egiteko gogoak murriztu eta elikagai gehiago irensteko seinaleak jasoko ditu.
Eta zerk eragiten du gure pankreasak ohi baino intsulina gehiago jariatzea?
- Karbohidratoetan aberatsak diren janarien gehiegizko kontsumoa. Findutako produktuak, prozesatuak…
- Gibel koipetsua edo esteatorrea izateak, intsulinarekiko erresistentzia sortzeko probabilitatea handitzen du. Puntu horretan, gorputzak intsulina gehiago behar izango du, balio normalekin lortzen zuen ekintza bera lortzeko.
- Kortisol, estresaren hormonaren goratzeak. Honek intsulinarekiko erresistentzia eragiten du maila hepatiko eta muskularrean, obesitatea izateko aukera gehiago izatera eramanez, janari kopurua handitu eta koipea metatzea eraginez.
Guzti honek esan nahi du gizentasuna eta obesitatea garuneko alterazio biokimiko baten ondorio dela (Leptinarekiko erresistentzia), eta horren ondorioz pisua irabazten dela, bigarrengo maila batean, portaeran aldaketak eraginez (gosea ase eza eta nagikeria), buruak oreka energetikoa dela uste duena mantentzeko.