URDAILEKO GAS EDO HAIZE-MINIK?

Picture of Anne nutrición
Anne nutrición

Dietista - Nutrizionista

Picture of Anne nutrición
Anne nutrición

Dietista - Nutrizionista

Haize-mina prebenitu edo arindu daiteke elikadura egokiaren bidez eta elikagai haizetsutsuak direnen digerigarritasuna hobetuz, sukaldaritzako teknika eta ongailu egokiagoen bidez. Hesteetako gehiegizko gasak hesteetako espasmoak eta sabeleko distentsioa eragiten ditu (sabelaldea puzten da). Hesteetako gasa alde batetik, irenstean hartzen denetik dator eta bestetik, hesteetako floraren bakterioek sortzen dutenetik. Aholku praktiko batzuk.

  • Elikagaiak ondo murtxikatzea eta poliki jan eta edatea gomendatzen da.
  • Ez egin janari oparoegirik edo ongarri sendokoak. Digestioa egiten laguntzen duten belar usaintsuak erabili: erromeroa, salbia, ezkaia, hinojoa, toronjila.
  • Saihestu oso koipetsuak izan daitezkeen jaki edo platerak: frijituak eta arrautza-irinak (olio gehiegi dutenak), gisatu eta estofatu koipetsuak, gantz gehiegi duten saltsak (esnegaina, gurina, urdaia, gazta fuerteak), pastelgintza eta opilgintza koipetsuak (hostorea, gurinadunak, kremak, moka, txokolatea, etab.).
  • Pasta ondo egosi, digestio-arazorik eragin ez dezan, eta saiatu baguette erako ogi laberatu berriak, barazki haizetsuak eta animalia-jatorriko osagai koipetsuekin prestatutako lekaleak saihesten (hobe barazki, arroza edo patatekin prestatzea). Lekaleak denbora luzean beretzen jartzea (8 ordutik gora) eta irakinaldia egosketaren erdian apurtzeak flatulentzia sortzeko aukera murrizten du. Hala ere gaizki sentiareazten badizute, eho eta pasatutak kontsumitzera probatu.
  • Jogurtak hesteetako flora orekatzen laguntzen duten bakterioak ditu; beraz, gomendagarria da kontsumitzea.
  • Kafea, deskafeinatua eta tea ordezkatzea komeni da. Zerekin? menda, anis, salbia edo hinojoaren infusioekin; edota kamamila infusio bati anis berde, hinojo edo kuminozko ale batzuk gehitzeak, digestioan eta koloneko (heste lodia) giharrak erlaxatzen laguntzen dute, eta honek gehiegizko gasa izateak eragin dezakeen ondoeza arintzen laguntzen du.

Dietan ez da bat-bateko aldaketarik egin behar zuntz-edukiari dagokionez, gas eta hesteetako min gehiago sor baititzakete, baita beherakoak ere.

Agian ere interesatuko zaizu...