Nire zerbitzuak

Nire bezeroen ongizatean lan egiten dut



Nutrizio-jarraibidearekiko atxikimendua bilatzen dut, betirako ohitura osasuntsu iraunkorrak eraikitzeko.

Kirol-nutrizioa

Kirolaria bazara, zure nutrizio-eskakizunak zein diren jakinaraziko dizkizut, eta zure elikadura egiten duzun kirolera eta entrenamendura egokitzen irakatsiko dizut, kirol-errendimendua eta errekuperazioa hobetzeko. Betiere osasun ona ziurtatuz.

Nutrizio klinikoa

Digestio-gaixotasun edo elikadurarekin zerikusia duen gaixotasunik antzeman dizute?

Gehiegizko pisua eta Obesitatea edo Pisu handitze, mantentze eta galtzea

Zure bizimodua aldatzen eta janariarekin harreman osasuntsuagoak lortzen lagunduko dizuten baliabideak emango dizkizut. Jaten ikasiko duzu, goserik pasatu gabe, dena elikagaien bidez, eta elikadura-osagarririk erabili gabe.

Haurdunaldiko nutrizioa

Zure organismoa maila hormonalean eta aldaketa fisikoetan etengabe aldatzen ari da, eta aldaketa horiek hainbat modutan eragin diezazukete. Dieta orekatuak behar adina bitamina eta mineral ematen dizkio organismoari, eta horrek haurdunaldian eta haurdunaldiaren ostean arazoak izatea sahiesten du. Lagundu zaitzaket.

Haurren elikadura

Haurtzaroan aldaketa gehienak eman eta elikadura-ohiturak finkatzen dira. Elikadura-ohitura egokiekin eta bizimodu osasuntsuarekin, haurrak hazterakoan patología jakin batzuk edukitzeko aukerak murriztuko ditugu.

Tailerrak eta Formakuntzak

Nutrizio tailer edo hitzaldiren bat zure zentroan ematea nahi baduzu, nirekin harremanetan jarri. Atsegin handiz partekatuko ditut nire ezagutzak.

Nola lan egiten dut?

KASU-AZTERKETA

Lehenengo bisitan nutrizio-galdetegi eta gorputz-osaeraren inguruko azterketa bat egingo dizut, zure bizimodua zein den ikusteko eta zure helburua zehazteko. Nire helburua zure kasua sakon ezagutzea izengo da.

ENTREGA

Finkatutako helburuekin eta eskuratutako informazio guztiarekin zure nutrizio-jarraibide pertsonalizatua emango dizut, zure ezaugarrietara egokitua, behar dituzun aholku/ estrategia desberdinekin eta entregatutako materialaren azalpen guztiarekin batera.

LEHENENGO JARRAIPENA

Lehenengo 2 asteko nutrizio-jarraibideak aztertuko ditugu, egin nahiko zenituzkeen aldaketekin, gehien eta gutxien gustatu zaizunaren balorazioarekin... bide batez, nutrizio-jarraibide berriak eskaintzeko.

HURRENGO JARRAIPENAK

Ondorengo jarraipenak bi asteetatik behin, hiru asteetatik behin edo hilean behin egin ditzakezu, ondo datorkizunean eta zure helburuen arabera. Berrikuspen horietan, egunerokotasunean sortutako zalantzak eta zailtasunak argituko ditugu eta elikadura-hezkuntza inguruko hainbat puntu landuko dira. Zeregin bat betetzeaz gain, modu osasungarrian, autonomoan, ohitura osasungarri eta iraunkorrak eraikitzea izango dugu helburu.

Hezkuntza-nutrizional kontsulta sorta

50

Hezkuntza - Nutrizional EXTRA bat eramateko jarraipeneko kontsulta sorta dago. Elikaduran arazo gehien sortzen diren puntuetan. Jarraipeneko kontsulta arrunta egiten da, «Etiketatu nutrizionala» edo «Batch cooking»-ari buruzko klase txiki batekin batera. Elikagai osasuntsuak aukeratzen eta jaten ikasiko duzu.